Udazkeneko agenda kulturala

Abian da Iturolako agenda kulturala

Iraila, urria eta azaroan zehar abian jarriko dugu lehen aldiz Iturola Elkarlan Sorguneko agenda kulturala, hainbat gairen inguruan hausnartu eta gure inguruarekin saretzeko asmoz.

Jarraian aurkezten dizkizuegu Iturola Elkarlan Sorguneko kideon artean prestatu ditugun ekitaldi ezberdinak:

1/ Tertulia sortzailea. Sormen proiektuen ekintzailetza (euskaraz)

Entzun, ikusi, partekatu, saretu.

2018/09/20, osteguna, 18:00etan

Sormena eta lana. Eremu honetan egitasmoak sortu dituztenen eta nahi dituztenen elkar ezagutza, elkar laguntza eta saretzeko bidea egiteko aukera bat. Ekintzaileen solasaldia, elkarrekin sortuz.

Honako hizlariek hartuko dute parte:

2/ Euskara ari du (euskaraz)

Iturolaren erronkaren aurkezpena.

2018/09/25, asteartea, 13:00etan

Iturolatarrek EUSKARA ARI DU egitasmoaren baitan hartuko dugun erronka proposamenaren aurkezpena egingo dugu.

3/ Zinelkarrizketa (elebitan)

Las Chicas de Pasaik

2018/10/4, asteartea, 18:00-20:00

Zinema sortzaile eta ikusleen arteko mugak eraustea da asmoa. Zinegileak, Las Chicas De Pasaik-eko Maria Elorzak, bere lanaren lagin bat (“GURE HORMEK”) aurkeztuko digu. Ondoren, jorratzen dituen gaiez, sorkuntzaren erronkez, emakumearen paperaz industrian…eztabaidatzeko aukera izango dugu guztion artean modu informalean.

Hizlaria:

  • Maria Elorza

4/ Migrazioa eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa (elebitan)

Erregularizazio bide bat

2018/10/18, osteguna, 11:00-14:00

Saioa bi zatitan banatua egongo da. Hasteko, Ane Iturbe abokatuak Atzerritarren Legearen marko legala eta honek pertsona migratuentzat eskaintzen dituen paperen erregularizaziorako bideak zeintzuk diren azalduko ditu. Saioaren bigarren zatian, paperen erregularizazioa helburu, sortuak edo sortze bidean dauden proiektuen esperientzia eta bizipenak ezagutu eta beraien gainean hitz egiteko tartea izango dugu.

La sesión estará dividida en dos partes. En la primera parte, la abogada Ane Iturbe hablará sobre el marco legal de la Ley de Extranjería y sobre las posibilidades que ofrece esta ley a las personas migrantes para que puedan regularizar su situación. En la segunda parte, conoceremos y hablaremos sobre diferentes proyectos que ya están en funcionamiento o en proceso de creación, siendo el objetivo la regularización de los papeles, y compartiremos las experiencias y vivencias que han surgido de estas.

Hizlariak:

5/ Ttakunaren Kolorea(k)

2018/10/20, larunbata, egun osoan zehar (12:00-19:00)

Bizipenak, musika eta jana ardatz hartuz, jai giroan jatorri eta kultura ezberdinetako herritarren arteko harremantzea eta elkar-ezagutza sustatzea izango da egun honen helburua.

Eguna pertsona migratuaren ahotsa gurera ekarriz hasiko dugu, elkar entzun eta partekatzeko gune bat eraikita. Bizipen hauen kontakizunari musika edo erritmoa erantsiko diogu saioaren bigarren atalean, kulturarteko perkusio tailer bat antolatu eta jatorri ezberdinetako erritmoak elkartu eta elkar nahastuko ditugu.

El objetivo será poner en contacto a personas de diferentes culturas, en un día festivo, en el que el eje central serán las vivencias, la música y la comida.

Comenzaremos creando un espacio de escucha y participación activa donde las personas migrantes tendran la voz.

Después, añadiremos a todas esas vivencias música y ritmos de percusión de diferentes culturas.

Egitaraua:

  • 12:00. Jatorri bakoitzak bere ibilbidea, migratuaren bizi esperientziak.
  • 14:00. Bizilagunak egitasmoaren aurkezpena. Presentación del proyecto Bizilagunak
  • 14:30. Bazkari herrikoia. Comida popular.
  • 17:00tik aurrera. Ttakunaren kolorea(k).
    Kulturarteko perkusio saio kolektiboa eta tailer ezberdinak. Sesión colectiva de percusión intercultural (Jamm Session) y talleres.
  • 18:30. Aniztasunaren aldeko argazki herritarra.

6/ Harrera liburuxka eraikiz (euskaraz)

Aukera posibleen mapa

2018/10/25, osteguna, 16:30-19:00

Saio honetan, etorri berriak Beterri-Buruntza eskualdean nahiz Donostialdean aurki eta erabili ditzakeen baliabideen mapa egingo dugu. Bertan, aukera formal eta informalen bilduma osatuko dugu, iritsi berriak jateko, harremantzeko, lo-leku edo behar administratiboak nola ase ditzakeen aztertuta.

Helburua, baliabide administratibo edo formaletatik haratago, etorri-berriak baliatu ditzakeen eragile sozialek kudeatutako espazio eta baliabideak euskarri fisiko batean (liburu, usb,…) biltzea izango da.

7/ Ekonomia Feminista eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa.  (gazteleraz)

Economía Feminista y Economía Social y Solidaria

2018/11/12, astelehena, 10:00-14:00

Saioarekin hasteko, ikuspegi teorikoago batetik, Ekonomia feministaren kontzeptu zentralak aurkeztu eta Ekonomia Sozial eta Solidariotik egiten ari diren proposamen ezberdinekin loturak egiteko saiakera bat egingo da. Ostean, ikuspegi praktikoago batera joanez, aurretik aurkeztutatuko kontzeptuak eta Iturola bezalako espazio batean ekonomia ulertu eta egiteko moduak duten lotura eta konexioak identifikatzeko tartea izango dugu.

Para empezar con la jornada, se presentarán los conceptos centrales de la economia feminista, tratando de hilar estos con las propuestas que se estan haciendo desde la economía social y solidaria. Después, y desde una perspectiva más práctica y aplicada, se tratará de buscar las conexiones, enganches y cortocircuitos, entre los conceptos expuestos y el modo de entender y hacer economía de un espacio como Iturola.

Hizlariak:

  • Amaia Perez de Orozco
  • Silvia Piris Lekuona

8/ Zaintza plazara! (euskaraz)

Iturolako zaintza komunitarioen sarea

2018/11/22, osteguna, 18:00-20:00

Zaintza sare komunitarioen esanahi eta ezaugarrien gainean hausnartzea eta eztabaidatzea proposatu nahi dizuegu saio honetan. Bestetik, eta arlo praktikoari begira, esparru laboraleko, pertsonaleko zein komunitarioko zaintza esku-hartze posibleei loturiko kasu praktikoen gainean hausnartu eta hauek landu nahiko genituzke ere. Hau guztia, ekofeminismoaren eta ekonomia feministen markoaren baitan.

Dinamizatzaileak:

Start typing and press Enter to search

Iturolako Udazkeneko Agenda Kulturala. Tertulia Sortzailea