Eragile sozioekonomikoen arteko kooperazioa bilatzen eta eskualdeko komunitateen artean ekosistema berri bat sortzen ari gara.

Ezagutzak eta esperientziak elkarbanatuz, jakintza bikoiztu eta sinergiak handitzea da asmoa. Era horretara, parte hartzen duten proiektuak haztea eta tokiko ekonomia suspertzea bilatzen dugu.

Hurrengo komunitateekin gaude saretuak gaur egun:

Martin Ugalde kultur parkearekin sarean

Martin Ugalde Kultur Parkea

Euskal kultura sustatzeko bilgune izateko sortu zen. Euskara eta euskal kulturaren eremuko enpresa, erakunde eta elkarteak inguru berean bilduz, euskalgintza eta euskal kulturgintza indartzen lagundu nahi du parkeak.

Kabiene Elkarlan Gunearekin sarean

Kabiene Elkarlan Gunea

Usurbilgo freelance eta autonomoen elkartea da, non, eremu ezberdinak jorratzen dituzten enpresen arteko sinergiak eta elkarlana sustatuko diren. Denak espazio berean lanean, elkarren arteko erlazioak eta ekimenak bultzatuz.

Start typing and press Enter to search