Iturolan ere Euskara Ari du

Iturolan ere Euskara Ari du

2018/10/01. Maitane Ormazabal Larzabal

Euskara Ari Du – Baietz Hernanik ekimenak, euskararen erabilera sustatzea du helburu nagusia. Hau da, gure egunerokoan euskaraz hitzegitea: etxean, eskolan, lagunekin, lantegian… Gaur egun Hernanin %80ak ulertzen badu euskaraz, %60a da bakarrik euskaraz hitz egiteko gai, eta %30ak hitzegiten du kalean.

Emaitza hauek ikusita, aurreko urtean egindako ekimenaren ondoren (hilabete eta erdikoa), eta eduki zuen harrera ona ikusita, aurten urte osoko ekimena proposatu da. Helburu nagusia: Hernanin euskaraz gehiago hitz egitea, hau da, Hernanin euskaraz bizitzea lortzea. Eta horretarako, parte-hartzaile bakoitzak erronka bat hartzen du: hizkuntza ohitura bat aldatzen lagunduko dion erronka.

Orainartean, hartutako erronka gehienak, egunerokoarekin, aisiarekin, zein kirolarekin lotuak izan dira. Hemendik aurrera, erronkak beste inguru batetara mugitzen hasiko dira: lan mundura.

Iturola Elkarlan Sorguneak badu jada euskararekiko konpromezua. Bertako ekintzaileen artean gure egunerokoan erabiltzen dugun hizkuntza baita, baina gure bezero eta kanpo-harremanekin beste kontu bat da. Hau dela eta, eta BAIETZ EUSKARARI gure bultzadatxoa emateko asmotan, Iturolak honako erronka hartu du Irailaren 25en hasi eta urte bukaerarte:

Bezeroekiko 1.go harremana euskaraz izatea eta ondorengo kontaktua ere euskaraz izaten jarraitzea.

Badakigu momentu batzuetan ez dela erraza izango, hortxe baitago hizkuntza ohiturak aldatzearen gakoa, baina gu indartsu hasi gara.

Amaitzeko, Iturolatik, inguruko beste enpresa eta ekintzaileak animatu nahi ditugu ekimen honetan parte-hartzera.

Iturolan Euskara Ari Du

Start typing and press Enter to search

Iturolako Udazkeneko Agenda Kulturala. Tertulia Sortzailea