Loading ekitaldi

« ekitaldi guztiak

  • Ekitaldi hau bukatuta dago.

Zubia zeu zara

2019/05/24 @ 08:00 - 17:00

12€

Herdoildu da paradigma zaharra, bur­­dinazko enpresen garaia, eta ari da aldaketaren ura jariatzen, tantaka leku batzuetan, uholdeka besteetan. Nola egin lan eremu­an tokia egiteko?

Aldaketa. Lehenetik etorkizunera. Zubia. Bidea. Pauso horietan murgilduta gaude eskualde honetan lan eremuen ertz ezberdinetatik. Iturola Elkarlan Sorgunean bidea abiatzen eta elikatzen ari garen ekintzaileok, egitasmo berriak erditzeak eta ibil­tzen jartzeak dakarren aldaketan. Geure burua eraldatzen, bizi proiektu direnak lan bilakatzen.

Taldekoak diren eremu kooperatiboetan, bizitza lanaren erdigunean jartzeko bideak bilatzen, egunerokotasunean aldaketak egiten egiturek pertsonak jan ez gaitzaten. Egune­roko moldeetan aldaketari ekintza zehatzak ezartzen. Begiradak eraldatzen.

Eta bes­­te­la­­ko en­pre­­­sen gidari­tze­tan ere al­da­ketari le­ku egin nahian, pertsonak balio eta ez tresna izan gaitezen moduak arakatzen, lidergo eredu berrietara begirada hedatzen, eta eraginkortasunari bestelako ‘abizenak’ ezartzeko pausoak ematen eta arakatzen.

Pertsonak ez gara burdinazkoak. Eta gu geu gara balio nagusi. Alda­ketak elkar entzutearekin, sentitzearekin, zaintzearekin, aitortzearekin, izateko baimenarekin du zerikusia. Lidergoen inguruko elkar ikasketa eremuan entzun nizun gakoa: «Lan­kide eta kolaboratzaileekin konektatzeko tresnak kanpoan bilatzen dituzu. Baina zubia zeu zara».

Xehetasunak

Data:
2019/05/24
Ordua:
08:00 - 17:00
Prezioa:
12€
Ekitaldi Category:
Webgunea:
iturola.eus

Antolatzailea

Iturola
Telefonoa:
565432234
Email:
iturola@iturola.eus
Webgunea:
iturola.eus

Lekua

Gabreil Celaya
Florida 5
Hernani, Gipuzkoa 20000 Spain
+ Google Map
Telefonoa:
666777888
Webgunea:
iturola.eus

Start typing and press Enter to search